Gloria victis. Aintza garaituei.
"Cuando se encuentra el sentido estético de la derrota, el interés por la victoria desaparece. (...) Tú eres un melancólico, la mayoria de los vascos lo sois, y si estáis en guerra es porque añorais la derrota; os gusta su estética, no sabríais adaptaros al papel de vencedores. (...) Es muy duro estar allí arriba, en el pináculo de la victoria, como Nelson, y, sin embargo, qué dulce yacer en brazos del bello ángel de la derrota"
Ramon Saizarbitoria. Rossetti-ren obsesioa
Erabat erori naiz porrotaren liluran. Morbosoa ere izan daiteke, baina benetan ohitzeaz gain galtzearekin batera plazerra ere lortzera iritsi naiz. Ez dakit autodefentsarako estrategia psikologikoa ote den, gehiegitan jasan beharreko sentsazioaren aurreko defentsa; baina hala da.
Atzoko partiduan, Iruñakoan bezala, hasiera hasieratik sartu zitzaidan depresioa, Levanteren gola pantailan ikusita negarrari ekin nion, eta zelaian ikusitakoak ez zizkidan negar zotinak eten. Defentsa jarrera da, okerrenean jarri gero okerrak ondo pasatzeko. Badakit bizitzarako estrategia antzua dela, baikortasunik eza ez baita estrategia egokia, baina gure esku ez dauden gauzetarako nahiko aproposa da nire ustez. Jokalariek baikor izan behar dute azkeneraino, beren esku dago eta. Zaleen kasuan ordea, hobe okerrenera pestatzea, gero gauzak bide onean ematen badira poza are handiagoa izango da eta.
Zertarako prestatu porroterako? Gero indarra izateko, besteei kemena emateko. Hori da funtsean galtzaile sena duenaren lana. Galtzeak berak badu estetika, irabazi ala galdu, fisikoki edo psikologikoki zure interesa edo jarduna zerbaitetan jarri izanaren indarra dago, neutralitate eta asperkeriaren irudiaren aurrean. Baina indar nagusia, galtzearen estetika nagusia, taldean dago. Izan ere, une horietan jasotzen eta ematen den elkartasuna da uneok eder bilakatzen dituena. Ikusi genuen Vigon, Iruñan eta atzo bertan Anoetan. Galtzaile sendunak, funtsean, bere burua prestatzen du erabateko desastrea etorri aurretik, hau iritsitakoan besteen aurrean jarrera lasaiagoa izateko; porrotak sortzen dion mina ekiditeko. Ahal duen guztia egingo du sentimentu hori ezkutatzeko: sarkasmoa, distrakzioa,... Baina batez ere besteei laguntzea. Horrela bere burua pertsona ontzat duelako, jendearekin ondo geratzeko taktika berekoiagatik, sentimentu kolektibo bat bizitzearen pozagatik,.....Auskalo. Behar bada denetatik apur bat.
Atzo, negar zotinei ekin nienean jasotako animoak aurreko gaztetxoengan bolkatzeko unea etorriko zela banekien. Batez ere penaltyarekin. Ez litzateke zehatzegia esatea Saviok penaltya sartuko ez zuelako beldurra neukala. Ez nengoen urduri pentsatuz Realak jokoan zer zuen, nire pentsamentu guztia aurreko gaztetxo eta ondoko pertsona ezagunengan nuen jarrita. Ziurenik nire kezka eta zalantzak ezkutatzeko, zer nolako kolpea jaso behar zuten pentsatu nuen. Eta hala izan zen. Partidu ondoren, bueltaka aritu nintzen harmailatik ezagunekin hizketan eta izorratuta zeudenak animatu nahian. Baita ezagutzen ez nituen lurjotako batzuk ere. Badirudi hori dugula patu, behintzat gure belaunaldiak. Eta ohituragatik edo, baina une eder egin zitzaidan, bere gazi-gozotasun tristean.
Hori bai, irabazleek, arrakastaren balioa ezagutzeko, noizean behin galdu behar izaten duten moduan, porrotzaleak ere noizean behin irabazi egin behar du, behintzat zergatik dagoen hor gogoratzeko, garaipenaren ilusio eta itxaropenari eusteko.
Bukatzeko esan dezadan, atzo pertsona bati deitu niola nire buruari esanaz behar bada morala igotzeko beharra izango zuela. Baina ezin gezurrago izan, argi ikusi bainuen ni neu nintzela morala igotzeko beharra neukana, pertsona horrekin hitz eginez. Badakit-eta nola bizi dituen kirol erredikulu honen eta talde malapartatu honen gorabeherak. Horregatik, hau aprobetxatuko dut esateko: eskerrikasko, benetan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario