Riesgo: 7 puntu. Goletan egiteko handirik ez eta bestetan nahiko ondo bete zuen bere lana. Betiko moduan baloia hankekin jokatzeko arazoak.
Gerardo: 2 puntu. Irregular. Defentsan gauza oso on gutxi batzuk eta arazo handiak orokorrean. Halere bukaera aldera baloi ugari galdu zituen, golekoa kasu eta bukaeran penalty hori pitatu zioten. Normalean gaizki hasi eta gero hobera egiten du, igandean ere hala egin zuen baina gerora berriz ere okerrer jo zuen.
Ansotegi: 3 puntu. Gaizki. Batez ere lehen zatian nahiko galduta, bigarrenean hobeto baina ez zuen asmatu baloia ateratzeko garaian.
Mikel Gonzalez: 4 puntu. Defentsako onena atzo baino hori ez da asko esatea.
Castillo: 3,5 puntu. Lehen golean lo harrapatu zuten, gero kemen handiz aritu arren arazo itzelak izan zituen. Bigarren zatian erasora gehiagotan igo zen eta zer edo zer eskaini zuen baina defentsan ere asko sufritu behar izan zuen. Sasoi fisikoa behintzat ez zaio falta.
Garitano: 3 puntu. Lehen zatian defentsa lanetan nahikotxo gainditu zuten, bigarrenean ere ez zuen maila handiegirik eman baina behintzat baloia jokatzeko hobetoxeago ibili zen. Gerardoren kasuan bezala nahiko gaizki hasi zen, gero bigarren zatian hobetzeko. Hori bai, experientzia behintzat badu eta nortasuna ematen dio taldeari (aginduak, bronkak bota,...).
Aranburu: 7 puntu. Aspaldiko partez ikusi zaion partidurik onena. Dudarik gabe. Eta ez soilik golagatik. Baloiarekin oso ondo: nahiz eta oraindik baloi batzuk galdu (azken baloi galdu hartan ere izan zuen zerikusirik) gehienetan ondo atera zitzaion (gehiegi arriskatu zen halere) eta sortzeko gaitasun pittin bat zuen bakarra izan zen.
Estrada: 3 puntu. 45 minutu txar, ia baloirik ikutu gabe, ezkerretik zein eskubitik erdiraketa gutxi batzuk eta nahiko eskasak. Uranga bezalako jokalari batek nabarmen hobetzen badu bere emana, ondoegi aritu ez den seinale.
Prieto: 5 puntu. Gudianaren antzera. Lehen zatian gogoa bai baina ezin bere tokia aurkitu banda batean zein bestean. Bigarrenean, erditik aukera gehiago izan zituen aldeetarako mugimenduak bilatuz eta horiekin zein Aranbururekin uztartzeko aukerak izanik. Baina askoz gehiago eman behar du.
Elustondo: 3 puntu. Aukera galdua. Hasierako planteamentuan galduta zebilen. Baloia ikutzeko aukerarik gabe, aurrelariarekin lotzeko paradarik gabe, defentsa lanetik urruti, baloi luzerik sartzeko abagunerik ez,...Atzerago jokatu beharko luke, ez da punta-erdia. Eskuina ere ez da bere tokia baina auskalo zergatik bai Salamancan zein Sorian bigarren zatian postu horretan bere lana hobetu egiten da. (Taldea bera ere hobetu zen).
Delibasic: 3 puntu. Lana bai baina emaitzarik ez, erdiraketa gutxi eta gainera bera zegoenetik urruti. Baloirik ez zuen ikutu ia eta atsedenaldian ez zen zelaira gehiago atera.
Uranga: 6 puntu. Nabarmena da ez duela kalitate handirik baina atzo behintzat bere kemena berreskuratu zuen eta taldeari hedatu zion. Gola sartzeaz gain etengabe bilatu zuen bere bandan aurrera egitea eta baita areaz kanpotiko jaurtiketak ere. Konfidantza berreskuratuta gauzak atera dakizkioke.
De Cerio: 5 puntu. Asistentzia eman zuen baina ezin izan zuen oraingoan garaipeneko gola sartu izan zuen aukera garbi bakarrean. Askok galdetzen du ea zergatik ez duen hasieratik jokatzen baina egia da batzuetan aulkitik ateratzeko aproposagoa suertatzen dela.
Larrea: Denborarik ez.
1 comentario:
http://www.youtube.com/watch?v=AINsvfLMH64
Publicar un comentario