Lehendik ere jende gutxik irakurtzen bazuen blog hau, hizkuntza honetan egiteak ez du gehiegi lagunduko irakurle gehiago lortzen. Baina tira, banuen gogoa hala egiteko eta gainera gure irakurle apurretako batek hala eskatu zuenez, aukera egokia da hau.
Lotinari ez ezik, blog honetan aurrez aipatu dudan idazle bati ere kontuak ateratzen omen zaizkio. Kontu matematikoak noski, beste kontuak ere ondo ateratzen zaizkion arren. Gaur argitaratu den "Nire karta gaztelua" idatzitxoan hala dio behintzat, kontuak ateratzen zaizkiola. Zorion zein zorigaiztoko zelaietan irabazita, Bartzelonaren bisitaldia galdutzat emanik, Valentziara Sanseko jokalariak bidaltzeko moduan egongo omen gara.
http://www.irutxulokohitza.info/hemeroteka/
inprimatzeko.php?htmla=IRUTXULOKO/y2007/m03/d20070328/p00008008.html
(dena elkarrekin) Xabier Etxaniz Rojo, Irutxuloko Hitza, iritzia.
Eta ni itxaropena galtzen! Lotina eta DV irakurtzeak ez zidan itxaropen handiegirik pizten, gauzak nahiko gorri ikusten nituen. Batez ere gure egungo borroka ez baita salbatzea, salbaziorako borrokan sartzea bera baizik. Baina Xabier Hitzan irakurritakoan morala berpiztu zait, kemena etorri zait heldu den partidarako. Lasaitasunak hartu nau une batez, Xabierren moduko eszeptiko batek oraindik itxaropenik izanda.
Halere, segituan beste gauza bat etorri zait gogora, atzo klasean entzundakoa. HABEko azterketa eredu bat jarri nien ikasleei pasa den astean, eta ikasle bat irakurmen atalean zergatik egin zuen kale azaltzen ari zitzaion egun hartan etorri (ahal izan?) ez zen ikasleari. (Bestea oso ondo egin zenuen, Dani). Antza, proba zaila zen. Xabier Etxaniz beraren testu bat zen, trafiko arau berrien gogortasunaren inguruan. Ikaslearen esanetan "testua zaila zen, eske izan ahal zen gauza bat como podia ser la otra. Testua zegoen idatzitza en plan ironico, orduan esaten zuen gauza bat baina beste bat ulertu behar zenuen. tenia truco".
Eta arrazoi zuen. Nire ikasle askok kale egin zuten (propaganda ona egiten ari natzaio nire buruari), testua gainetik irakurri eta galderak erantzun baitzituzten. Testuak trafiko arau gogor batzuk proposatzen zituen, besteak beste Xabier berarenak bezain ipurdi politak ondo tapatzea gidariek errepidean konzentrazioa gal ez dezaten. Azken honetan ez naiz ziur, baina besteetan nahiko nabaria zen txantxa giroan esaten zuela, gehiekieria legez. Eskola garaian hiperbole izenpean erakutsi ziguten hori. Hots, exagerazio ironiko bat, lehen pasadizoan antza defendatu nahi den horren aurka egiteko hain zuzen.
Eta segituan zalantza erori zait buru gainera, zerua Asterixen herrixkakideei bezala. Beldur naiz Etxaniz ez ote datorkigun ironiaz bustirik bere karta gaztelua azaltzen. Hor joan dire nire itxaropen berrituak (ez dute askorik iraun, gero). Hori da idazleen arriskua, zeure sentimentuekin jokatzea dutela xede. Eta kontu batzuk egiteko baino, beste kontu batzuk egiteko dutela gaitasuna.