Ez da ohikoa gurean norbere okerrak onartzea, baina gaurko iritzia sailean Xabier Etxanizek hala egin du. Duela aste batzuk argitaraturikoa ekarri du gogora, hots, ea Erreealaren jaitsiera behin betiko gauzatzea ez ote zen hobe izango galdetzen zuenekoa.
http://www.irutxulokohitza.info/hitza_n.php?herria=ULIA&fetxa=2007-04-24&izena=p00002010&eskualdea=DONOSTIA&produktua=IRUTXULOKO
Garaian esandakoak talka egiten du egun kalean bizi den giroarekin. Lehen gaizki zihoan guztiak hobera egin baitu nabarmen: lehen egiten genituen opariak ez dira goletan amaitzen, gure jokalariak ate aurrean asmatzen hasi dira, ondo ala gaizki jokatuta ere Reala ez da emaitza onetatik urrun ibiltzen (eta azken partidetan gainera emaitza oso onak lortuta),... eta ondorioz kalean baikortasuna da nagusi. Reala erraz salbatuko da antza, Celta eta Nastic aise mendean hartu eta Osasunak mesedea itzuliko baitigu.
Baina ez Xabi ez beste Xabi hau ere, ez gaude oso ziur hori hala izango ote den. Tematiak izango gara agian, burugogorrak. Seguruenik esandakoaz damatu eta oker geundela onartu nahi ez dugun izaki marmarti eta ozpinak gara. Ia-ia gure profezia tamalgarriak betetzeko desiratzen gauden bele beltzak. Ez dakigu duintasunez galtzen, nahiz eta Erreañelp zañe izanik ohituak beharko genukeen iadanik galtzera . Baina, tira, horregatik izango da agian. Galtzen ohituta gaudelako. Eta gure burua engainatu baino, nahiago dugulako aldez aurretik porrotaren ohe latzera egin, bat-batekoak saihestu asmoz. Euskaldun (eta euskara irakasle) (are gehiago, AEK-ko irakasle) garen neurrian, badugu galtzailearen sen hori.
Eta gainera Errealzale izateaz gain, errealista ere banaiz. 5 talde daude lehian (6 urruti samar dagoen Betis sartuta, 4 Athleticek aurrerapausuren bat emanez gero), eta horietatik 3 jaitsiko dira. Errealak aukera hori izan ahal izateko soilik, hurrengo bi partidatan punturen bat beharko luke. Besteen mailan jartzeko sikiera! Eta gero gerokoak, ea besteak baino hobeto ibiltzerik duen. Aukerak izan, baditu, baina alperrik galtzekorik ez.
Eskerrak eman beharko zaizkio Lotinari, bere baikortasunak taldea azken momentuan salbatzea lor dezake eta. Baina ez dezagun ahaztu gure beldurra eta kezka ere beraien seme direla. Azpitxapelketaren urtean ere halako sentsazio bikoitzak utzi zizkiguten gorputzean (bai, gorputzean). Bistan da Errealarekin ez dagoela erabateko sentsaziorik. Liga irabazteko zorian uzten gaitu eta azkenean kale. Zulora jaisteko zori-zorian utzi eta.....berriz gora. (Hala izango ahal da behintzat).
2 comentarios:
Galtzailearen sena somatu dut nire barnean aste hontan. Larunbatean ikaragarri pozik atera nintzen Anoetatik, bigarren maila ekiditzeko aukera asko genituelakoan.
Baina etxean lasaitasunez eta hotzean pentsatuz, argi dago orain arte 6 partida irabazi baditugu, oso zaila izango dela azken zortzietatik 5 irabaztea.
Espero det, oker egotea.
----Barkero-----
bueno, (si sigo contestando en castellano a tus articulos en euskera.....), la cuestion está en que tampoco creiamos que ibamos a ganar estos 6 partidos...
y que celta esta por venir aqui.....
NOS SALVAMOS FIJO (nunca lo he dudado)
Publicar un comentario