domingo, 21 de marzo de 2010

Real - Levante puntuak

Bravo: 7 puntu. Ondo aspaldiko partez baloia jokatzean, seguru urrutitik botatako baloietan eta, 6 urteren ondoren, Realeko atezainak penalty bat geratu du. Nahiz eta gero aldaratzea sartu egin dioten, arean behar zuena baino lehen sartu den jokalari batek.

C. Martínez: 7 puntu. Askotan uzten ditu agerian bere gabeziak, baina baita doiak ere eta gogotsu aritzen denean orokorrean partida ona egiten du. Gaurkoan serio aritu da aztealdean eta nekerik gabe gora jo du.

Ansotegi: 7, 5 puntu. Garaipenera eraman gaituen gola ekarri du sekulako errematean. Jokalari handia.

Mikel Gonzalez: 6 puntu. Berri ona Mikelen itzulera. Gaurkoan ez du gehiegi erakutsi Levante apensas iritsi baita Realaren arearen barrenera baina izan duen lana ondo bete du Mikelek.

De la Bella: 7 puntu. Gero eta hobe ari da kataluniarra. Defentsan askoz gogotsuago ari da eta erasoan ere asko nabaritzen da bere ekarpena.

Elustondo: 6 puntu. Aspaldiko partidarik txukunena. Baloi dexente lapurtu ditu eta estrategia jokaldietan, kornerretan behintzat, hobetu aritu da. Halere baloia jokatzeko orduan garbi geratzen da ez dela antolatzairek finena.

Rivas: 6, 5 puntu. Defentsako jokaldi ikusgarriak egin arren ez ditu arerioak beste egunetan bezain ondo kontrolatu, kontran, ordea, alde batetik besterako baloi onak sartu ditu.

Prieto: 8 puntu. Beste behin ere ostikadaz josi dute eta ez du lehen adinatan parte hartu jokoan, baina egin duenetan sekulako maila erakutsi du. Lehen bi golen erdiraketak jarri ditu eta Zurutuzaren golean ere esku hartu du.

Aranburu: 5, 5 puntu. Une batzuetan nahiko ondo aritu da baina oro har kostatu zaio jokoan sartzea punta-erdi lanetan. Gero ezkerrean nahiko galduta ibili da.

Griezzman: 6, 5 puntu. Ez da gehiegi sartu jokoan baina aspaldiko partez Realak badu ezkerretik erasotzeko aukera. Beti uzten ditu bere kalitatearen apur batzuk gutxienez.

Bueno: 6, 5 puntu. Gola da inportanteena aurrelariarentzat eta gaur Buenok bere lana bete du eta besteren bat sartzeko aukera ere izan du. Horretaz gain baloia hanketan ez du gehiegi asmatu baina lana ebhintzat gogotik egin du.

Zurutuza: 7, 5 puntu. Zelaira atera eta badirudi ez duela ezer egiten, oinez dabil zelaian barrena baina bigarren golean pase bikaina ireki dio Prietori honek erdiratzeko, eta ondoren gol bikaina sartu du erraz-erraza bailitzan.

J. Estrada: 4 puntu. Negargarri aritu den apurrean.

Agirretxe. d.g.

No hay comentarios: