viernes, 25 de mayo de 2007

Oroitzak

Pufff....aspaldiko partez. Beno, esan dezadan lehenengoz hau ez dela Osasunak irabazten utz gaitzan eskaria, nahiz eta askotan hori irudituko duen. Ez da nire asmoa, ez eskatzea ezta inondik ere irabazten utzi beharko gintuzketeela aldarrikatzea. Zalantza moral handiegia da ene adimen urriak gaiari heltzeko. Bide batez, gertatuak gertatu Osasunak egindakoa normal irudituko zait; eta batez ere, igandean Sadar (hala dana dalakuan) bigarren mailarako azken bultzada jasoko dugula erabat sinetsia nagoen arren, Osasuna talde kuttuna izaten jarraituko dut.

Baina bada gai honi estu-estu loturik beste bat, atentzioa deitu didana. Nahi bada, gai beraren arlo bat da. Irabazten utzi ala ez uzteaz haratago, gauza bitxi bat dago. Milosevicek (besteak beste) aipatu du jendeak irabazten uzteko eskatu diola, baina berak mila arrazoi dakusala irabazteko eta bat bera ere ez aurkakorako. Eta ziurenik arrazoi izango du, ez dute-eta irabazten uzteko ziorik baina pentsatu nahi dut Milosevic Anoetako partidu hartan Osasunako jokalari izan balitz ez lukeela gauza bera esango, ala behintzat ixilik egongo zela. Txorakeria galanta nik pentsatutakoa, Puñalek berak era hitz gogorrak bota baititu.

Errepikatuko dut ez dudala utzi beharko liguketen ala ez eztabaidan sartu nahi. Baina Anoetako partidu hartan Errealeko jokalariak etxekoak ziren eta nire ustez euren borondatea izan zen zaleekin batera Osasunari laguntzatxo hura botatzea. Behintzat bere esku zegoen dena ez egitea (milaka taldek milaka partidutan egin moduan). Etxekoak ziren, eta zaleekin bat egiten zuten orokorrean, ez zitzaien ezer galdu arima osoa Osasunaren aurka egiten. Demetrazde izan ezik, bistan da.

Egungo Osasuna (eta egungo Realean ere!!!) jokalari askok ez du perfil hori betetzen. Ez dute taldearen nortasun eta historiaren noziorik. Anoetako partidu hartan gorritxo zirenen artean batzuk Sadarren (ikus Reyno de Navarra) izango dira: Cruchaga ez lesionatu egin delako, Puñal,........Gerardo eta Lotina. Horra zer den futbola!

Besteei bost axola zaie partidu hura. Soldadok 3 gol sartzen dizkigunean datorren urteko Real Madrideko bere kontratua puztuko du. Beste batzuek Osasunan jarraituko dute, baina duela 5 urte talde bera nola salbatu zen bost axola zaie. Zorionez ez dago Oviedoko jokalari ohirik, baina gogoan dut Tellezi nola izorratu zion Villareal jaisteak, nahiz gero inongo arazorik ez izan Alavesera itzultzen. Azkenean jokalarien "kodigo deontologikoa", hots, profesionala (prefesional hutsa) (oso zilegia eta erabat beharrezkoa) da nagusi; bere zalegoaren interesen gainetik, Milosevicen hitzak aintzat hartuz gero. Azkenean ez dakizu baina, jokalari horiek zeinentzat jokatzen duten, zaletuentzat?eurentzat?hurrengo urtean fitxatuko dituenarentzat?...

Ohituta geunden dagoeneko (realzaleak batez ere) gure taldeak irabaztea nahi eta haiek gu frustatzera. Baina, zure jokalariek galtzea nahi eta beraiek irabaztea.....zaleen ametsak zapuztearen azken oihua da hori.

P.D. Benetan diot, hau ez da irabazten utz gaitzaten eskatzeko aldarria, futbolaren izaera galduaren intziria baizik. Pena da ez lortu izana.

No hay comentarios: