lunes, 24 de septiembre de 2007

Atezainak greban

Ez, ez pentsa Realari hurrengo partidan gol andana sartuko diotenik Riesgo eta Bravo zelaira irtengo ez direlako. Anoetara sartzen garenean txarteltxoa ondo sartu ote dugun zaintzen duten txapeldunak izango dira greban. Atezain txapeldunak, Arconadaz beste.

Dirudienez Reala hain dabil gaizki diru aldetik non ate-zaintzaileen kopurua murriztea erabaki zuen. Langileek (ez dut ideiarik zenbat jasotzen duten gizon hauek, ez beste lanik ote duten Realaren barruan nahiz eta bi ezagutu ditudan, batak Atotxara sartzen ninduen txikitan) neurri hori onartu ez eta azkenean soldataren %16 edo jaistea erabaki bide zen. Ate-zaintzaileek hori onartuta konpentsazio gisan partiduko bi sarrera eskatu zituzten, eta dirudienez akordiorik ezean hurrengo igande ala larunbatez grebara joko omen dute. Bigarren mailan gertatu behar noski, infernuko ateak are irekiago izango al dira betetzetik urruti zegoen zelai batean?

Lehen bistan Realaren izena eta antzeko kontuak etor dakizkiguke burura. Ea nola utz daitezkeen pertsona hauek sarrera merke batzuk gabe, batez ere Anoeta dagoen moduan egonda. Hala ere ez da erraza izaten kontuak biribildu behar dituenaren tokian egotea, eta halako neurri xelebre eta tristea hartu behar izan badute zerbaitegatik izango da. Eta azken finean pertsonako bi sarrera zizitrin emateak ez dirudi beste munduko ezer azken urteetan ezagutu ditugun sarrera eurijasen ondoan; baina luzera begira pentsatu nahiko genuke denok hemendik urte batzuetara Anoeta berriz ere txiki geratuko zaigula eta sarrera eskasia izango dugula partidu batzuetarako behintzat. Eta orduan sarrera doan batzuen oparia behar bada "luxu" handiegia izango ote da langile hauentzat?

Ez dut uste hainbesterako denik baina tira behar bada Realeko zuzendaritza hartu beharreko neurria hartzen ari da sarrera horiek ukatzean, ez dakit. Argi dagoena da langile bati sail batean bere egoera okertzen zaionean gizalegezkoa dela (ala behar bada zilegizkoa baina ez gizalegezkoa) gutxienez egoera orekatuko duen onuraren bat ematea. Gutxienez. Eta jende honi ere zeozer emango beharko zaio beste batzuek ez bezala errurik ez baitute Realaren kategoria galtzean.

Hori bai, nahi nuke "affaire" guzti honen atzeko arazo bakarra Realaren izen ona izan zedin. Horrek ez dit hainbeste axola. Berri txiki eta lotsagarri honek zera adierazten du batez ere: arazoak ditugula etxean, eta batez ere, konpontzeko dirurik ez. Eta hori da kezkagarriena.

P.D. Badirudi 33 euro jasotzen omen dituztela partiduko.

2 comentarios:

Unknown dijo...

No sabía nada sobre el tema, y la verdad creo que es la enésima prueba de porqué momentos está pasando el club. Este tipo de cosas hacen pensar en lo necesario que es subir pronto a Primero, aunque quizás futbolísticamente sea algo difícil y arriesgado, pero la situación del club, nos guste o no, no está para muchos cohetes. Apalancarnos en la Segunda División puede ser "mortal".

No deja de ser llamativo, no hace tantos años que eramos un club que destacaba, entre otras cosas, por su bonanza económica. No gastábamos pero tampoco ingresábamos, y al final de cada temporada -la mayoría insípida- nos quedábamos como estábamos.

Vivir al límite (a ambos límites además, aunque a uno de los lados solo una vez), ha conllevado sin embargo a este desajuste económico, aunque claro, siempre queda el debate de qué fue primero si el huevo o la gallina.

Sobre cómo solucionarlo? No me voy a aventurar a hablar de este caso en concreto sobre el que, hasta leer esto no tenía conocimiento. Supongo que tanto un lado como el otro del contencioso estarán intentando llegar a un acuerdo, por el bien de cada uno más allá del común. Esperemos que así sea.

Xabier dijo...

"El equipo volverá de Jerez por la noche en autobús"


Hemen ere bestearen antzeko artikulua idatz liteke, alde onak eta txarrak aztertuz, baina azkenean, beste askotan moduan, garrantzitsuena kontu bat da, honen guztiaren arrazoia dirua dela. Edo hobe esanda diru gabezia.