http://www.irutxulokohitza.info/hitza_n.php?herria=MUSIKA%20.%20TXA&fetxa=2007-10-24&izena=p00009007&eskualdea=DONOSTIA&produktua=IRUTXULOKO
IRUTXULOKO HITZA-tik hartua
Beno,malina bat propaganda egina natzaie beraz nire buruarui testu osoa kopiatzeko eskubidea emango diot, behin iturria ondo aipayu ostean.
Gizon honekin ez da jakiterik, askotan ironia erabiltzeko ohitura txarrari jarraitzen baitzaio, (gainera ez nuen uste hain harrobiko jakalarien aldekoa zenik, baina tira, ongi etorrira klubera)baina hau benetan esango zuelakoo itxaropenean testu hau atxikiko dut,gure errealaren iritzi ildoarekin bat dator eta. (Hau ez da gaur berarekin hitz egin eta blog honen irakurle izatea onartu duelako; baizik eta testuak geuk esandakoekin antza duelako).
Eredua
Tira ba, azkenean asmatu egin nuen eta Sporting-ek hiru puntuak eraman zituen Asturias aldera. Aukeran nahiago nuen oker egon, baina egia esan, talde bikain bat iritsi zen Anoetara eta ondo irabazi zuen. Joan den denboraldiko partida askoren errepikapena izan zen larunbatekoa, aurkariei nahikoa zitzaien atzean sendo egotea eta minutuak pasatzen lagatzea: hortik aurrerakoaz -partida oparitzeaz, alegia- Reala bera arduratzen zen, maisuki arduratu ere. Iazko partida gehienetan bezalaxe, larunbatean ere lehen mailako talde bat egon zen berdegunean, eta bere aurrean bigarren mailako talde bat. Esan gabe doa zein zen gurea.
Jende askorentzat berri pozgarria da aurtengo Sportingek ekarri duena. Pozaren pozez egongo da, esaterako, Luis Maria Anson kazetari espainiarra. «Athletik da jokalari espainiarrez soilik jokatzen duten talde bakarra» harro-harro aipatzen du La Razoneko zuzendariak. Hemendik aurrera, Ansonek beste talde kuttun bat izango du, Sporting-ek ez baitu atzerritarrik fitxatu. Jokalari gehienak etxekoak ditu, harrobikoak, eta talde on bat egin dute merke antzean.
Nahiz eta emaitza txarra izan, nago gure presidente Maria de la Peña ere izugarri poztu zela Sportingen jokoa ikusita. Izan ere, Realaren egoera ekonomikoa oso txarra izanik, are txarragoa baita Sportingena. «Horra hor jarraitu beharreko eredua -pentsatuko zuen Mariak-, beraiek lortu badute, guk ere lortuko dugu, bai horixe!».
Badakizue, beraz, zein den gure bidea
Bejondeiola Sportingi bide horri eutsita!
No hay comentarios:
Publicar un comentario