domingo, 28 de octubre de 2007

Pseudopuntuaciones Ferrol-Erreala

Riesgo: 7 puntu. Atzoko onena, lan handirik gabe izan zen baina egokitu zitzaionean bikain aritu zen.

Castillo: 5 puntu. Ferroletik esan didatenez (telebistaz dena ikusi ezin) nahiko motel ibili zen igo osteko jeitsialdietan. Halere, nahiko lan izan zuen beretzat bakarrik utzi zuten bandan gora egiten, nahiz gero erdiraketetan nahiko gaizki aritu.

Labaka: 6 puntu. Atzo behintzat taldeko onenetarikoak izan ziren bi erdiko atzelariak (eta hori ez da berri onegia), eta ez zuten aukera gehiegitarako abagunea eman, nahiz eta eman zituzten gutxietan euren ohiko ezaugarri traketsenen adibide eman: baloia tajuz despejatzeko komeriak.

López: 6 puntu. Aurrekoan esandakoa, orokorrean arazo handiegirik gabe baina betiko moduan ez dagokion lan bat eginaz: baloiari aterabide ematea.

Carlos Martínez: 7 puntu. Defentsan erabakiorra izan zitekeen erraztasunen bat eman zuen eta erdiraketetan ere ez zen fin ibili baina behintzat lan handia egin zuen gora begira eta Realeko hainbat jokalarik faltan duten txispa hori erakutsi zuen. Besteei kutsatzea lortuko ahal du!

Garitano: 3 puntu. Gaizki berriz ere, ez du amaitzarik lortzen ez arerioen jokoa deuseztatzen ez geurea osatzen.

Aranburu: 2 puntu. Saiatu zen berriz ere eta bere doaiak ezin zaizkio ukatu baina berriz ere kale egin zuen eta patxada eta lasaitasun apur bat lortu gabe darrai, okerrera eginez gainera. Beharbada bere onerako, hots, Realaren onerako izugarri garrantzitsua baita talderako, aulkitik pasa behar luke; baina betiere beraganako konfidantzari bide emanda.

Elustondo: 3 puntu. Jokatu zuenik ere ia ezin esan. Ez zion estreinekoz jokatzeko aukera honi etenikin atera eta galduta zirudien demarkazio berrian. Aranburu zen ia beti baloia zeramana bai alde batetik zein bestetik, eta Elustondok galduta zirudien.

Prieto: 5 puntu. Jokaldi solteetan kalitate apurren diztirak eta falta asko atera zituen nahiz ia beti bere burua leheenegi bota ohi duen lurrera. Askotan indar ala goga falta erakusten du jokaldi horietan. Halere buruz burukoan zer edo zer egiteko gaitasuna berak bakarrik erakusten du. Betikoan gaude baina, ezinbestekoa da baina beti bere zain....

De Cerio: 3 puntu. Pitatu ez zioten penalty sorrarazi eta urrutitiko burukada bat, horretaz gain jaurtiketa zailen batean saiatu zen eta mugimendu onak egin baina balorik gabe.

Delibasic: 4 puntu. Ondo borrokatu zen eta baloiak jaisteaz gain Realaren erasoko jokaldi on bakarrean parte hartu zuen baina baloirik gabe ezin ebsterik egin eta berak ere ez zuen gehiegi egin lortzeko.

Skoubo: 4 puntu. Behintzat atzo zer edo zer egiten saiatu zen eta taldeak apur batean besterik ez bazen izan ere nabaritu zuen bere sarrera, baina ez zuen ere gehiegirik egin.

Stevanovic: 2 puntu. Nada de nada.

M. González. -. A defender.

No hay comentarios: