domingo, 2 de diciembre de 2007

Aurrerabidia

Beno, nabarituko zenutenez azkenaldian ezin izan dut gehigirik idatzi blogean eta Iriaren esku (hori zortea) utzi zaituztet, ez dakit hori asko aldatuko den epe motzera, Realaren inguruan idazteko gogo handiegirik ez baitut egunotan (hitz egitekoa behar bada bai...) baina ostiraleko Batzarrean Gure Errealako kideok entzun genituen harira (oh la la XXI. mendean sartuak omen gaude, eskerrak abisatu gintuzten...) eta gaur Ruperren kontzertuakoan entzundakoari jarraiki abesti zatitxo bat jarriko dut. Ez zaio Errealari jarria, baina zati batzuk bere horretan jarriak zitezkeen:



Ni ote naiz lur pusketa hau
Bihotz begiekin dakusana?
Ni nonbaitekoa naizela eta
Pozik dabilen ergela?

Ongi izatearen gurpila
Gelditu nahi duen nagia?
Urrezko kaiola ederrean
Bizi nahi duen adixkidea?

Oi aurrerabidean
Hainbat gauza bazterrera bota.

No hay comentarios: