martes, 15 de abril de 2008

Maratila, Berriatik hartua

Beno, badakizue Berria egunkarian idazle batzuei idazteko tartetxoa eskaintzen zaiela Maratila izeneko txokoan, eta oraingoan idazle horietako batek eginiko testutxo bat dakarkizuegu, futbolarekin lotua baitago. Euskal idazle arras ezagun baten testua da eta testua ikusita futbolarekiko atxekimendu apur bat izatea litekeena da. Bai, asmatu duzue, Kirmen Uribe da idazlea.

Play Stationa (2008ko apirilaren 12ko BERRIAtik hartua)
Maratila
kirmen uribe


Semeak gustuko du play stationean jolastea. Play stationean bada futboleko jolas bat, eta harekin pasatzen ditu orduak eta orduak. Jolasak futbol talde baten ohiko funtzionamendua islatzen du. Txapelketak daude, eta behin txapelketa bukatu delarik fitxaketak egiteko aukera dago. Europa osoko taldeak daude sartuta play stationean, Europan dabiltzan futbolari guztiak. Jolasteko, norberak futbol talde bat aukeratu behar du eta harekin jolastu.

Semeak Chelsea hautatzen du beti. Berak esaten du Chelsea duela gogokoen, Chelsekoa dela bera. Niri pena ematen dit horrek. Nola ez den euskal talde baten jarraitzailea. «Ni zure adinean Athleticekoa nintzen» esaten diot nik, xantaia emozionala eginez. «Baina Athleticek beti galtzen du eta» kexatzen zait bera, «nik nahiago dut Chelsekoa izan eta Chanpion Leaguea irabazi». Burumakur ateratzen naiz bere gelatik.

Gaur ere gelara sartu eta playean jolasten aurkitu dut. «Berri on bat dut zuretzat» esan dit irribarre eginda. «Atheleticekin ari naiz jolasten eta Chanpion Leaguea irabazteko zorian gaude!». Nik ezin nion pozari eutsi. Azkenean ere bide zuzena hartu du mutikoak, pentsatu dut neure golkorako. Baina halako batean, konturatu naiz Athleticeko jokalari bat beltza zela. «Nor da hori ba?» galdetu diot, «ez dut ezagutzen». «Hori, Drogba da, Chelseako aurrelaria. Fitxatu egin dut Atheleticerako» erantzun dit berak. «Eta baita ere, Torres eta Mesi. Munduko talderik onena da orain Athletic».

Argi dago, ez dut zer eginik.

5 comentarios:

Xabi E.R. dijo...

Mundiala Kirmenen maratila. Alderdi literarioaz ari naiz. Futbolari dagokionez, zer nahi duzu nik esatea, ba nik ere Drogba fitxatuko nuke guztu handiz...

Xabi E.R.

Xabi E.R. dijo...

gustu handiz esan nahi nuen

Xabier dijo...

Beno, nik neuk ere ez nuke gaizki ikusiko Droga Realera etor zedila, ea berak gogo handirik duen jakin beharko litzateke baina prest egonez gero bada proba bat egin dezala eta gustura geratzen bagara behar bada txoko bat izango luke geure lehen taldean.

Kontua ez da zein etortzen den ala zeinek egiten dion uko etortzeari, nire ustez istoriatxo horren mamia (gurasoek euren semealabekiko dituzten itxaropenen zimeltzeaz gain)belaunaldi berriek kirolean (besteen kirolean, noski) bilatzen dutena da.

Reala (eta Athletic) garaipen hutsaren parametroetan sartzen baditugu, axola zaigun gauza bakarra arraskata bada; zerk bultzatuko du bertako jendea Realera izatera? Bai, badakigu gauzak ondo doazenean jende guztia egiten dela etxeko taldeko zale; baina gauzak hain ondo ez doazenean? (Eta jakin badakigu Reala gai dela momentu txarrak emateko bere zaleei).

Zorionez nahiko talde berezia izan gara orain artean gai honi dagokionean, Barça etortzen denean soilik pasa izan dut lotsa Anoetan, baina egia da gero eta jende gehiago ikusten dela kaletik beste taldeen kamisetekin. Ni neu horietako bat, baina tira ezagutzen nautenek jakin badakite Realekoa naizela lehenbizi.

Horrelako ordenagailu zein play station jokoetan hasita Reala ez nuen beti hartzen, hartzen nuenean fitxaketa gutxi egin (Iraola, eta horrelakoak batez ere eta merkatuan ikusten nituen bizpahiru jokalari mailaz gaindikoak) eta besterik gabe ea zer moduz geratzen nintzen aritzen nintzen. Fitxaketak egin eta edozein talde moduan kudeatzeko jokatzen nuenean beste edozein talde hartzen nuen. Arrakastaren gozoa ezagutu nahi izatekotan talde handi bat aukeratzen nuen.

Irabazi edo behintzat irabazteko aukeran egon nahi duenak izaten du non aukeratu. Beste zeozerri eutsi nahi dionak ez du porrotik jasaten partiduak galduta ere. Reala arrakastaren paradigma hutsean sartu, eta betiere bere jendeari eusteko gai izango delakoa ez zait oso sinesgarri egiten. Baldin eta egun dugun Super presidenteak ez badu ura ardo bihurtzen eta arrainak milaka aterarazteko dohainik.

Unknown dijo...

Al hilo de esto, el otro día leí que en Donosti decía uno de una tienda de deportes que vendía más camisetas del Liverpool que de la Real Sociedad.

Anónimo dijo...

Hello. This post is likeable, and your blog is very interesting, congratulations :-). I will add in my blogroll =). If possible gives a last there on my blog, it is about the Wireless, I hope you enjoy. The address is http://wireless-brasil.blogspot.com. A hug.