jueves, 12 de junio de 2008

2008 primeran

Jakiteke da oraindikan datorren urtian Reala "primeran" izango ote dan ala 2. mailan jarraituko duen beste urtebetez (gutxinaz). Baina egungo egoera ikusita badirudi zaila izango degula 2008-2009 urtia Lehen Mailan ematia. Gure balkoi ugaritan agertzen diran banderek ez bide dute arrazoi izango?Ala bai.

Reala, Realaren futbol taldia, Lehen mailan izango ote dan ez dakit, baina ni(gu) "primeran" izateko gauza bakarra behar det. "Zein mailatan dan eta zeinen aurka jokatzen duen axolaturik eta era berian axola gabe, bi igandetan behin Anoetara joateko aukera izanez gero, bestetan telebistaz zein irratiz Reala jarraitzeko aukera izanik, eta okasio berezienetan kanpora ikustera joateko aukera badet, 2008 "primeran" emango det, talde hau pairatu/gozatuko baitet. Eta ez da gutxi! Astian zehar Ipotxetik pasa Realaren emaitza asmatzeko itxaropenez, ala iganderako cava botilak eskatzen ikustia, Reala pairatu/gozatzia da. Jendiarekin, lagun, lankide, ikasle edo edozein motatako ezagunekin Realaz hitz egitia, batez ere pairatzia da, baina hor datza bere xarma. Nire ezberdin pentsatzen dutenekin, zein antzeko ideiadunakin (haiekin/berarekin). Kaletik umiak Realeko banderekin ikustiak gozamena bakarrik dakarkit. Eta horretarako bost axola zait, nahiz izugarri inporta, Realak zeinen aurka jokatzen duen, zein mailatan dagoen eta aurreko partidua irabazi ala galdu egin duen. Reala axola baitzait, ez emaitza, eta batez ere, Realak ematen ditena, eta nire inguruan sortzen duena.

Eta batez ere, partidu egunian, Gasteizkua kasu, nahiz emaitza lagun ez izan, bizitutakua ezin ahaztu. Hainbeste ezagun, hainbeste aurpegi (hasieran bisai alai, gero mutur triste), hainbeste izen, batzuk lagun, besteren bat etsai ere, asko ikusiaz ezagun, beste asko ezezagun, falta ezin zirenak, lehen aldiz joandakuak,...Hori guztia da aurreko igandetik ateratakua, eta horrekin guztiarekin ni "primeran" izan nintzen, eta hala izango naiz hori kentzen ez dida/guten artian. Begi txuriurdin hoiek ikusten jarraitzeko aukera deten bitartian, batzutan betargi, bestetan betilun (aukeran askoz nahiago betargi noski) baina betiere txuriurdin, ezin hobeto izango naiz. Reala hori baitzait, begi txuriurdin hoiek. Eta betilun izanda ere ez dute kolorerik galtzen, berdin baitira Las Palmasen pozez ala San Mamesen bustiak. Ala alderantziz. Horiekin ni beti primeran.

Beraz, dena (ezer ia) ez da galtzen igandean helburua ez lortuta, baldin eta goian ala behian bizitzen jarraitzeko itxaropena kentzen ez badigute. Bizirautearekin behintzat ni neu alai izango naiz, harro bainago garenaz handinahiak ala gogoak gehiago nahiko lukeen arren. Hori bai, itxaropen hori behintzat ez diezadatela ken.

No hay comentarios: